jueves, 29 de septiembre de 2016

·"El arquitecto como coleccionista"-Mária Antón Barco·


Gaur egungo historiaren konplexutasuna eta aniztasuna ikusita argi dago analizatzeko orduan metodo berriak aztertzeari ekin behar diogula. Jada ez du balio analisi kronologiko soil bat egitea, metodo berriak aztertu beharra dago espazioaren, materialen, ideien... eskutik.

Arkitektuak existitzen ez diren irudiak proiektatzen du bere lanetan, baina proiekzio horiek ez dira hutsak izan behar, konplexuak izan behar dira, mintz askodunak, interpretazio zabal eta aberatsa duena; azken finean iragana eta etorkisuna guztia batera proiektatzen duen idea. Ideia horien purutasuna mantentzean datza arkitektoaren lana; ez du gizartearen hutsaltasunean jauzi behar, ezta erez industrializazioaren kuadrikulazioan.

Ideia nahaste guzti hori ezin da metodo tradizionalen bidez proiektatu, kontzeptu konplexua osotasunean aztertu ahal izateko metodo berriak beharrezkoak dira. Horien bidez erantzun kritiko bat bilatzen da ikuslearengan, erreakzio bat, eta proiektua ondo gauzatua izan bada bakoitzak ikuspuntu ezberdina izango du, horrek oraindik gehiago aberastu egingo du atlasa.

Azken finean atlasa gauza bizia da, denboran zehar forma eta ideiak aldatuz joan ahal dira, bertatik ateratako informazioa bost urteko epe batean esaterako guztiz ezberdina izan daiteke pertsona berdinaren eskutik. Gauza bizi, dinamiko, kritiko bat da.




martes, 27 de septiembre de 2016

·TOULOUSE·bidaia·

Toulouse, Albi, Montauban, Grenade, Rodez eta Commingeseko egonaldiaren laburpena.

Couvent des Jaovins

Couvent des Jaovins

Basilique Saint-Sernin

Basilique Saint-Sernin

Toulouse

Toulouse

Basilique Saint-Sernin

Cathedral St Cecile

Cathedral St Cecile

Cathedral St Cecile

Cathedral St Cecile

Cathedral St Cecile

Musée Toulouse-Lautrec

Cathedral St Cecile

Grenadeko merkatu estalia

Musée Soulages

Musée Soulages

Musée Soulages

Cathédrale Notre-Dame de l'Assomption


Cathédrale Notre-Dame de l'Assomption

Les Olivétains, Comminges

Cathédrale Notre-Dame de Saint-Bertrand-de-Comminges

·ZALDIBI·hasierako analisia·

Aurten Zaldibi aztertzeari ekingo diogu, horretarako unibertsitateak aditu ugarirekin jarri gaitu kontaktuan, hitzaldiak eta irteerak antolatuz informazio bilketa aberatsagoa izan dadin.
Honako sarrera honetan aditu horiek utzitako informazioaren laburpena topatuko duzue irteeren argazki hautaketa batekin batera.

-Herri txikia da.
-Industria historikoki Biloren oinarritzen da. 60. hamarkadan sortua, 40 urtez oso ondo ibili zen itxi zen arte. Oso fabrika garrantzitsua zen herrian, gaur egun egoera katastrofikoan.
-Historikoki auzolanetan oinarritutako herria da, hilerria zaharberritzeko 60 boluntario lortu, baserriak erretzean berdin. Proiektua auzolan handi horretan oinarritzen da.
-Zati handi bat Aralarreko parke naturalaren barnean dago.
-Trikuharria dago herri hasieran modu tradizionalean mugitua izan zen bertaraino, gero fabrikak topatzen dira eta ondoren herria, gainera baserri ugari daude inguruetan.
-Zaldibi polita da baina sarrera itsusia du.
-Industriarekin etxe berriak etorri ziren estilo berrietakoak, tradizioarekin guztiz hautsiz.

-Orain dela 8 urte hasi Zaldibiko plan orokorra
-2015eko Abuztuan Zaldibiko HAPOaren lehen aprobazioa.
-Epe luzean izan ziren herritarrentzako ikusgarri kexak edo iradokizunak lortzeko.
- Nahi zuten eraikin batzuk botak eta berriak egin herriko puntu ezberdinetan.
-Urtesabel auzoko plan handia alde batera geratu da.
-Bilorerekin beldur handia dago eta hortaz erabaki zen industria garbia jartzea.
-%15eko eraikigarritasuna du gune horrek.
-Ibaiak eta uholde arriskuek eraikin berriak atzeratzea dakar.
-Deskontaminazio prozesua behar du esparruak (8 urte geldi guztia garbitzean).
-Errotonda bat behar da bariantearen eta hiri erdiaren artean, Biloreri urbanizazio karga bat jarri zaio hori konpontzeko.

-15urte dabiltza saiatzen Zaldibi konpontzen
-Mendi zati bat konstruktorak bota eta horren ondorioz herriaren morfologiak aldaketak jasan zituen.
-3 Kale nagusik zeharkatzen dute Zaldibi.
-Herriak falta garrantzitsuak ditu eta konpondu nahian dabiltza.
-Konpontzeko herritarrei galdetu, hauek ideia ugari (surtidorea herriaren hasieran, Bilore (partikularra da) konpondu...)
-Urtean behin Biloreren txostena egiten da jakiteko zenbat okertu den egoera.
-Udal eraikin zaharrak eraberritu beharra dago.
-Plaza nagusia eraberritu beharra dago.
-Udaletxea banatua dago behe solairuan (taberna), lehen solairuan (udala), bigarren solairuan (arkitektoa eta gutxi gehiago) eta hirugarren solairua (utzik); erabilera eman ahalko litzaioke horrelako espazio bati.
-Aparkaleku arazoak daude udan, neguan kotxe guztiak garajean egoten direlako elurragatik.
-2014an parte-hartze prozesuarekin hasi, proiektu batzuk zehaztu ziren baina aldundi aldaketan etena sortu zuen prozesuan.
-1500 biztanle izanda arazoak dituzte proiektu handiak gauzatzeko.
-Azaro/abenduan informazio guztia batu nahi dute.
-Plaza inguruan estalpea nahi du herri guztiak.