jueves, 29 de septiembre de 2016

·"El arquitecto como coleccionista"-Mária Antón Barco·


Gaur egungo historiaren konplexutasuna eta aniztasuna ikusita argi dago analizatzeko orduan metodo berriak aztertzeari ekin behar diogula. Jada ez du balio analisi kronologiko soil bat egitea, metodo berriak aztertu beharra dago espazioaren, materialen, ideien... eskutik.

Arkitektuak existitzen ez diren irudiak proiektatzen du bere lanetan, baina proiekzio horiek ez dira hutsak izan behar, konplexuak izan behar dira, mintz askodunak, interpretazio zabal eta aberatsa duena; azken finean iragana eta etorkisuna guztia batera proiektatzen duen idea. Ideia horien purutasuna mantentzean datza arkitektoaren lana; ez du gizartearen hutsaltasunean jauzi behar, ezta erez industrializazioaren kuadrikulazioan.

Ideia nahaste guzti hori ezin da metodo tradizionalen bidez proiektatu, kontzeptu konplexua osotasunean aztertu ahal izateko metodo berriak beharrezkoak dira. Horien bidez erantzun kritiko bat bilatzen da ikuslearengan, erreakzio bat, eta proiektua ondo gauzatua izan bada bakoitzak ikuspuntu ezberdina izango du, horrek oraindik gehiago aberastu egingo du atlasa.

Azken finean atlasa gauza bizia da, denboran zehar forma eta ideiak aldatuz joan ahal dira, bertatik ateratako informazioa bost urteko epe batean esaterako guztiz ezberdina izan daiteke pertsona berdinaren eskutik. Gauza bizi, dinamiko, kritiko bat da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario