martes, 4 de octubre de 2016

·ALBI·lehen azterlana·

Albi Frantziako hegoaldean kokaturiko herria da. Naiz eta erromatar inperioraren garaian izan zen sortua, XII eta XIII mendeetan izan zen bereziki garatua. Erlijioak herri honetan duen garrantzia kontuan izanik guztiz normala da ekintza gehienak elizaren inguruan garatu izana historian zehar.

Antzina eliza etxetxoz, komertzioz etabarrez inguratuta zegoen eta beraien artean dorre izugarri bat bezala altxatzen zen, baina gaur egungo egoera guztiz ezberdina da, kale sare bat topatu beharrean plaza zabal eta soil bat aurkitzen dugu. Gune hori oso egokia da elizari monumentaltasun bat emateko eta baita ere ekintza handiak antolatzeko, baina lehen zuen esentzia guztiz galdu du, soilik Toulouse-Lautrecen museorantz joatean ikus dezakegu antzinako izate horren apize bat.

Elizaren inguruan (St Cecile Katedrala) sortu beharreko pabilioia esentzia horren bilaketan zentratuko da, hau da, kalearen bilaketan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario