lunes, 10 de octubre de 2016

·ALBI·proiektua garatzen·






Kalearen azterketarekin ekitean antzinako planoak batu ditut lehen zegoen egoeraren ideia bat izateko. Azterketa horren ondorioz trama bat zehaztea lortu dut. 
Antzinako eraikinak birsortzean datza proiektua, lehengo kaleetan zehar labirinto txiki bat sortuz eta "eraikinen" barruan ekintzak osatuz. Eraikinak sare metaliko batez eratuak izango lirateke, horrela bolumena ikusi ahalko zen baina espazioaren gaur eguneko zabaltasun optikoa mantenduz. Sare eraikin horiek sartuirten ezberdinak dituzte bertan garatzen diren ekintzei erantzun ahal izateko eta horrela ibilbide ezberdinak eratzen dira. Natura enredadera landareen bidez sare metalikoetan zehar sartzea ere proposatzen da, gaur egun duen landaredia falta orekatzeko, baina ideia hori oraindik aztertzen nabil. 
Azken finean, ideia nagusia da, lehen zegoen esentzia berreskuratzea, kaleek ematen duten bizi horren bidez, betiere gaur egun dagoen egoera alde batera utzi gabe.



No hay comentarios:

Publicar un comentario