miércoles, 27 de septiembre de 2017

PAU · prePrograma ·

ZIENTZIA PARKE UNIBERTSALA

Beharrik ez duen hiriaren aurrean topatzen garelarik ezagutza bultzatzea erabaki dugu proiektu honetan, horretarako Zientzia Parke Unibertsala sortzea proposatu dugu.

Ideia hau aurrera eramateko hiru fasetan banatu dugu proiektua (bigarren irudian agertzen denez), fase horiek apurka garatzea proposatzen da, horrela denbora aurrera doan heinean eta Pau-ren izaera zientifikoa handitzen doan heinean antzematen diren behar berriak integratzea errazten da, eta zaharkituak gelditu diren ideiak ez garatzea. Naiz eta hasieran soilik hangarra eta bere ingurua garatzen den, hurrengo bi faseetan hiri osoa plangintzan integratzen da apurka apurka. Planoan aurkitu dezakegu fase bakoitzean proposatzen dena.

Proiektua berez hiru zutabe nagusitan eusten da: entretenimendua, hezkuntza eta sustapena. Proiektu honen bidez hiru ezaugarriak Zientzia Parke Unibertsalean integratzea proposatzen da ekipamendu ezberdinekin. Unibertsala izatea denez helburu, espazio zabaletik lurraren zentrorainoko ikerketa bultzatzen da lehen planoan aurki daitekeenez. Bertan oso argi azaltzen dira aztertutako esparruak eta baita ere ze inspirazio iturri izango ditugun kontuan proiektuaren alderdi zientifikoa egoki garatu ahal izateko.




Zientzia Parke Hiriaren edukia

Zientzia Parke Hiriaren faseak

martes, 26 de septiembre de 2017

Klima aldaketa

BRANDALISM: 82 artistek 600 gezurrezko iragarki instalatu zituzten Parisen COP21 klima aldaketari buruzko konferentziari buruz protestatzeko











WRAPPED: New York berreskuratzen duen landaredia boteretsua irudikatzen duen bideo bizkorra




Blu artistak Italiako kaleetan jarritako mural izugarriak ingurune eta sozietate arazoak aurrez aurre jartzen dituelarik



NEVERCREWren mural altuak, arazo monumentalei aurre egiten die bertan


Mark Coreth-ek klima aldaketari buruzko oroigarri solemne bat zizelkatzen du


SUPPORT: Esku monumentalak uretatik jasotzen dira Venezian klima aldaketa nabarmentzeko



Informazio gehiagorako: http://www.thisiscolossal.com/ 

miércoles, 20 de septiembre de 2017

PAU · Gunearen analisia ·

Pau pirineo frantsesetan topatzen den hiria da, bertako hangar baten inguruan lan egingo dugu. Hasierako analisi honetan hiria eta hangarra hiru eskala ezberdinetan landu dugu: 
Lehenengoan aztertzen da hangarra non dagoen kokatua Pau-n eta ze topatu dezakegun hirian zehar, ze zerbitzu, topografia mota, ekonomia egoera, egoera soziala... 
Bigarrenean aldiz, ze topatu dezakegun hangarraren inguruan, berdeguneak, inguruko eraikinak, kutsadura, berdeguneak, perspektiba, konexioak ...
Hirugarrenean azkenik eraikina bera ikertzen dugu, hau da, honen azalera, kota orokorrak, eraikinaren egoera, barrualdea, zuloak, fatxadaren trataera eta erabilgarritasuna.