miércoles, 27 de septiembre de 2017

PAU · prePrograma ·

ZIENTZIA PARKE UNIBERTSALA

Beharrik ez duen hiriaren aurrean topatzen garelarik ezagutza bultzatzea erabaki dugu proiektu honetan, horretarako Zientzia Parke Unibertsala sortzea proposatu dugu.

Ideia hau aurrera eramateko hiru fasetan banatu dugu proiektua (bigarren irudian agertzen denez), fase horiek apurka garatzea proposatzen da, horrela denbora aurrera doan heinean eta Pau-ren izaera zientifikoa handitzen doan heinean antzematen diren behar berriak integratzea errazten da, eta zaharkituak gelditu diren ideiak ez garatzea. Naiz eta hasieran soilik hangarra eta bere ingurua garatzen den, hurrengo bi faseetan hiri osoa plangintzan integratzen da apurka apurka. Planoan aurkitu dezakegu fase bakoitzean proposatzen dena.

Proiektua berez hiru zutabe nagusitan eusten da: entretenimendua, hezkuntza eta sustapena. Proiektu honen bidez hiru ezaugarriak Zientzia Parke Unibertsalean integratzea proposatzen da ekipamendu ezberdinekin. Unibertsala izatea denez helburu, espazio zabaletik lurraren zentrorainoko ikerketa bultzatzen da lehen planoan aurki daitekeenez. Bertan oso argi azaltzen dira aztertutako esparruak eta baita ere ze inspirazio iturri izango ditugun kontuan proiektuaren alderdi zientifikoa egoki garatu ahal izateko.




Zientzia Parke Hiriaren edukia

Zientzia Parke Hiriaren faseak

No hay comentarios:

Publicar un comentario