viernes, 28 de octubre de 2016

·MONTAUBAN· inspirazio bila·

Practopia, capsula de conocimiento, bonjoch associants

Blank_Architecture, apartheid and after; NAI

Blank_Architecture, apartheid and after; NAI

Historisches Museum der Stadt Wien im Schottenstift, Vienna


--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 Bianimaleko museo nomada, Shigeru Ban Architects



viernes, 14 de octubre de 2016

·ALBI·hausnarketa·









Hausnarketari izenburu bat jarri beharko banio "atzerapausoa" izango litzateke.  Naiz eta hasierako ideia interesgarria izan, proiektua garatzean hastean hartutako bideak esentziaren bilakaeran desbideratzen ziren. Estetikoki interesgarria izan ahal zen arren ez zuen bere azken funtsa betetzen, hau da, kalearen esentzia topatzea. Beraz, hori konpontzeko, atzerapauso bat egin nuen eta bide ezberdin batera joatea erabaki nuen, horrela emaitza ezberdina lortuz hasierako ideiari leialagoa.

·ALBI·azken ematea·




lunes, 10 de octubre de 2016

·ALBI·proiektua garatzen·






Kalearen azterketarekin ekitean antzinako planoak batu ditut lehen zegoen egoeraren ideia bat izateko. Azterketa horren ondorioz trama bat zehaztea lortu dut. 
Antzinako eraikinak birsortzean datza proiektua, lehengo kaleetan zehar labirinto txiki bat sortuz eta "eraikinen" barruan ekintzak osatuz. Eraikinak sare metaliko batez eratuak izango lirateke, horrela bolumena ikusi ahalko zen baina espazioaren gaur eguneko zabaltasun optikoa mantenduz. Sare eraikin horiek sartuirten ezberdinak dituzte bertan garatzen diren ekintzei erantzun ahal izateko eta horrela ibilbide ezberdinak eratzen dira. Natura enredadera landareen bidez sare metalikoetan zehar sartzea ere proposatzen da, gaur egun duen landaredia falta orekatzeko, baina ideia hori oraindik aztertzen nabil. 
Azken finean, ideia nagusia da, lehen zegoen esentzia berreskuratzea, kaleek ematen duten bizi horren bidez, betiere gaur egun dagoen egoera alde batera utzi gabe.



martes, 4 de octubre de 2016

·ALBI·lehen azterlana·

Albi Frantziako hegoaldean kokaturiko herria da. Naiz eta erromatar inperioraren garaian izan zen sortua, XII eta XIII mendeetan izan zen bereziki garatua. Erlijioak herri honetan duen garrantzia kontuan izanik guztiz normala da ekintza gehienak elizaren inguruan garatu izana historian zehar.

Antzina eliza etxetxoz, komertzioz etabarrez inguratuta zegoen eta beraien artean dorre izugarri bat bezala altxatzen zen, baina gaur egungo egoera guztiz ezberdina da, kale sare bat topatu beharrean plaza zabal eta soil bat aurkitzen dugu. Gune hori oso egokia da elizari monumentaltasun bat emateko eta baita ere ekintza handiak antolatzeko, baina lehen zuen esentzia guztiz galdu du, soilik Toulouse-Lautrecen museorantz joatean ikus dezakegu antzinako izate horren apize bat.

Elizaren inguruan (St Cecile Katedrala) sortu beharreko pabilioia esentzia horren bilaketan zentratuko da, hau da, kalearen bilaketan.