viernes, 28 de septiembre de 2018

Mugak · no man's land ·

No man's land (edo DMZ Korea) Ipar Korea eta Hego Korearen artean dagoen muga gunea da. Muga honek 238 kmko luzeera du eta 4 kmko zabalera, ez du ia giza interbentziorik jasaten tentsio handidun gunea baita eta soilik batzutan militarrak topatzen dira bertan. 

Horren interbentzio gutxiko eremua izanik oso habitat natural interesgarria eta biodibertsitate ekologiko handia topatzen dugu bertan. Ikerketa talde ugari sartu dira eremuan eta bertan animalia eta landare espezie ugari topatu dituzte, adibidez desagertzeko arriskuan dagoen Amurreko leopardoa. Horren ondorioz Hego Koreako gobernuak proposatu zion Nazio Batuetako Erakundeari muga hori naturaren erreserba izendatzea UNESCOk.
Hemen duzue eremua babesteko proposamena dagoen web orria: http://www.dmzforum.org/


Gune honi buruzko informazio bila Alemanian antzerako eremu batekin topatu nintzen. Eremu honek bi alemaniak zatitzen zituen mendebaldekoa eta ekialdekoa, bertan ere animalia dibertsitate izugarria topa dezakegu. "Green Belt" proiektua 1970eko hamarkadan hasi zen eta gaur egun sari ugari ditu, gainera, Koreako DMZrekin kontaktuan dago bertan ere antzerako proiektua aurrera eramateko. Naturarentzako festa gunea dela esaten dute, izan ere gizakiak 40 urtetan ikutu ez duen lekua da eta horrek indarra eman dio hazteko eta bere barnean animalia babestu ugari gordetzeko. Proiektu hau gainera Europan zehar hedatzea erabaki dute Gerriko Berdea handituz.






lunes, 17 de septiembre de 2018

Artikulua · ¡La naturaleza no existe!

Natura kontuan izateko arkitektura eta hirigintza lanetan lehendabizi zer den definitu beharra dugu.

Timothy Mortonek zionez natura beste gauza ugariren definizioen batuketaz osatzen zen. Hori dela eta hiru definizio nagusi ezartzen saiatu zitzaion: lehena naturaren edukiarena, hau da, berez zituen objektuen definizioaren gehiketa (pinua, arraina, ugalketa, birusak, dirua,airea...); bigarrenean natural lege indarra duela, lege horren arabera desbideratzea neurtzen da eta argumentutzat erabili oi da; eta hirugarrena naturak fantasia eta desira ugari batzen ditu bere inguruan, adibidez, natura iraunkor baten ilusioa, hondamendi baten beldurra ez badugu zaintzen...

Horren definizio anbiguoa izanik Mortonek proposatzen zuen natura alde batera hustea eta ekologian zentratzea. Slavoj Zizek ere norabide berdinean jotzen du, berarena da "¡La naturaleza no existe!" esaldia. Beste jakitun batentzat, Bruno Latour, mundua osatua dago giza gauza eta ez-giza gauzekin, horrela hibridoak eratuz natura eta kulturaren artean. Aldi berean gauza biak dira eta bat bera.

Horrenbeste joan-etorriren ondorioz naturari izaera unibertsala eman zaio eta azkenik despolitizatzen da, izan ere, alde batetik natura definitzen da egonkortzera joaten den indar bat bezala eta gizakiak apurtzen duela egonkortasun hori, beste aldetik aldiz natura inpredeziblea da eta guk ezin dugu ezer egin kontrolatzeko.

Guzti hori ikusita ezin zaio naturari definizio zehatz bat ezarri, ezta zer izan behar duen edo norantz doan. Hori dela eta natura ez dela existitzen diote, eta ezin da hortaz politika edo gizartea bertan ezarri edo kontuan izan. Nahiz eta gutxiago kutsatu horrek ez digu ziurtatzen gizarte hobea garenik edota inguru hobea dugunik.


Hemen topa dezakezue artikulua:


2018 - 2019

Año nuevo vida nueva esaldia aldatuz kurtso berria ideia berriak esaldia aplikatu beharra dut lauhileko honetan indartsu eta martxa jaitsi gabe irauteko. 

Aurten Zarautzen arituko gara lanean. Klima aldaketak sortuko dituen arazoak eta hauei aurre egiteko beharko ditugun azpiegiturak aztertzen ibiliko gara. Baita ere auzo produktiboak et parke inundagarriak.


Artikulua · El nuevo ecosistema productivo: fabricación personal, distribuida y abierta

Historian zehar asmakizun ugari egon dira garaiko egoera eta etorkizuna guztiz aldatu zituztenak, esaterako inprenta, lurrun makina edota Ford T-aren produkzio modeloa. Industria apurka apurka maila lokaletik globalera pasatu zen mundu militarraren eta teknologikoaren bidez eta guzti horrek abiadura izugarria hartu zuen mundu gerren ondorioz. Gerrak sortutako industria horiek beranduago korporazio pribatu bilakatu ziren eta horrek beste eraldaketa bat sortu zuen. 

Gaur egungo mundua petrolioaren menpe bizi da, industriala da eta baita ere haririk gabea. Bere funtsa muturreko ustiapena da eta eskaintza eta eskariaren legeak arautzen du. Inportatzaile eta esportatzaileak bilakatu gara eskala globalean eta hirietan produktuak sartzen dira eta zarama irteten da.

Ala ere esaten da momentu historiko garrantzitsu batean gaudela, hirugarren industrializazio batean,teknologia berria eskuragarria bilakatzen baitago  eta horrek beti momentu garrantzitsu eta eraldatzaileak sortzen ditu.
Iraultza teknologiko honetan berriz ere produktore bilakatzen gara, ez soilik kontsumitzaile. Artikuluan esaten den bezala: Bienvenidos al mundo de los nuevos artesanos digitales de nuestra era.

Esan bezala, berriz ere produktoreetan bilakatzea da ideia nagusia, lokalean pentsatzea azkenean mundu mailan eragiteko, guzti hori lortzeko medio garrantzitsuenetarikoa sarea delarik. 
Mugimendu honek jarraitzaile ugari ditu eta plataforma ugariren laguntzaz egiten du aurrera (Thingiverse, Instructables, Makezine, Fab Lab, Khan Academy, EdX, Fab Academy, Code Academy...) eta guztiak daude konektatuta beraien artean sarearen bidez.

Mugimenduaren ondorioz ikusi da eskoletan horrelako sorkuntza prozesuak sartzea oso interesgarria dela eta gaur egungo hezkuntza modeloak ez dira eraldaketa teknologikoaren abiaduran mugitzen. Horri ere aurre egiteko espazio sozialak proposatzen dira, elkarlanean soluzioak bilatzeko plataforma digitalak erabiliz informazioa batzeko eta banatzeko. Horiek Fab Lab izena dute. Mundu mailak horietako ugari izan dira sortuak jada, bertan sortzeko era ezberdinetara irekiak dauden pertsonak topatzen dira ideia berriak garatzeko eta hantxe topatzen dute beharrezko elementu asko, 3D makinak, laserrak... Horrela pertsona izate aktibo bilakatzen da eta bere hiri ingurua aldatzen du, hori da ideia guzti honen gakoa, fenomeno teknologikoen bidez hiri dinamikak aldatzen etorkizun hobeago baterantz.

Mundua gero eta abiadura handiagoan doa aurrerantz, telefono mugikorren mundua eta biztanleriaren komunikatzeko era asko aldatu du, munduko leku gehienetan dago eskuragarri eta edonork bilatu dezake informazioa edota banatu. Guzti horrek izugarrizko informazio hartuemanak sortu ditu, orain  lortu behar dugun helburua da guzti hori ez galtzea sarean, erabilgarria eta erabilia izatea gure gizarteak aurrera egin dezan. Gure ingurua apurtzeari utzi eta hiriak sarearen antzera konektatzea, guztiek batera aurrera egin ahal izateko besteei kalterik eragin gabe, gure zaborra besteei bota gabe.

Hemen topa dezakezue artikulua:
http://lab.cccb.org/es/el-nuevo-ecosistema-productivo-fabricacion-personal-distribuida-y-abierta/