lunes, 17 de septiembre de 2018

Artikulua · El nuevo ecosistema productivo: fabricación personal, distribuida y abierta

Historian zehar asmakizun ugari egon dira garaiko egoera eta etorkizuna guztiz aldatu zituztenak, esaterako inprenta, lurrun makina edota Ford T-aren produkzio modeloa. Industria apurka apurka maila lokaletik globalera pasatu zen mundu militarraren eta teknologikoaren bidez eta guzti horrek abiadura izugarria hartu zuen mundu gerren ondorioz. Gerrak sortutako industria horiek beranduago korporazio pribatu bilakatu ziren eta horrek beste eraldaketa bat sortu zuen. 

Gaur egungo mundua petrolioaren menpe bizi da, industriala da eta baita ere haririk gabea. Bere funtsa muturreko ustiapena da eta eskaintza eta eskariaren legeak arautzen du. Inportatzaile eta esportatzaileak bilakatu gara eskala globalean eta hirietan produktuak sartzen dira eta zarama irteten da.

Ala ere esaten da momentu historiko garrantzitsu batean gaudela, hirugarren industrializazio batean,teknologia berria eskuragarria bilakatzen baitago  eta horrek beti momentu garrantzitsu eta eraldatzaileak sortzen ditu.
Iraultza teknologiko honetan berriz ere produktore bilakatzen gara, ez soilik kontsumitzaile. Artikuluan esaten den bezala: Bienvenidos al mundo de los nuevos artesanos digitales de nuestra era.

Esan bezala, berriz ere produktoreetan bilakatzea da ideia nagusia, lokalean pentsatzea azkenean mundu mailan eragiteko, guzti hori lortzeko medio garrantzitsuenetarikoa sarea delarik. 
Mugimendu honek jarraitzaile ugari ditu eta plataforma ugariren laguntzaz egiten du aurrera (Thingiverse, Instructables, Makezine, Fab Lab, Khan Academy, EdX, Fab Academy, Code Academy...) eta guztiak daude konektatuta beraien artean sarearen bidez.

Mugimenduaren ondorioz ikusi da eskoletan horrelako sorkuntza prozesuak sartzea oso interesgarria dela eta gaur egungo hezkuntza modeloak ez dira eraldaketa teknologikoaren abiaduran mugitzen. Horri ere aurre egiteko espazio sozialak proposatzen dira, elkarlanean soluzioak bilatzeko plataforma digitalak erabiliz informazioa batzeko eta banatzeko. Horiek Fab Lab izena dute. Mundu mailak horietako ugari izan dira sortuak jada, bertan sortzeko era ezberdinetara irekiak dauden pertsonak topatzen dira ideia berriak garatzeko eta hantxe topatzen dute beharrezko elementu asko, 3D makinak, laserrak... Horrela pertsona izate aktibo bilakatzen da eta bere hiri ingurua aldatzen du, hori da ideia guzti honen gakoa, fenomeno teknologikoen bidez hiri dinamikak aldatzen etorkizun hobeago baterantz.

Mundua gero eta abiadura handiagoan doa aurrerantz, telefono mugikorren mundua eta biztanleriaren komunikatzeko era asko aldatu du, munduko leku gehienetan dago eskuragarri eta edonork bilatu dezake informazioa edota banatu. Guzti horrek izugarrizko informazio hartuemanak sortu ditu, orain  lortu behar dugun helburua da guzti hori ez galtzea sarean, erabilgarria eta erabilia izatea gure gizarteak aurrera egin dezan. Gure ingurua apurtzeari utzi eta hiriak sarearen antzera konektatzea, guztiek batera aurrera egin ahal izateko besteei kalterik eragin gabe, gure zaborra besteei bota gabe.

Hemen topa dezakezue artikulua:
http://lab.cccb.org/es/el-nuevo-ecosistema-productivo-fabricacion-personal-distribuida-y-abierta/

No hay comentarios:

Publicar un comentario