lunes, 17 de septiembre de 2018

Artikulua · ¡La naturaleza no existe!

Natura kontuan izateko arkitektura eta hirigintza lanetan lehendabizi zer den definitu beharra dugu.

Timothy Mortonek zionez natura beste gauza ugariren definizioen batuketaz osatzen zen. Hori dela eta hiru definizio nagusi ezartzen saiatu zitzaion: lehena naturaren edukiarena, hau da, berez zituen objektuen definizioaren gehiketa (pinua, arraina, ugalketa, birusak, dirua,airea...); bigarrenean natural lege indarra duela, lege horren arabera desbideratzea neurtzen da eta argumentutzat erabili oi da; eta hirugarrena naturak fantasia eta desira ugari batzen ditu bere inguruan, adibidez, natura iraunkor baten ilusioa, hondamendi baten beldurra ez badugu zaintzen...

Horren definizio anbiguoa izanik Mortonek proposatzen zuen natura alde batera hustea eta ekologian zentratzea. Slavoj Zizek ere norabide berdinean jotzen du, berarena da "¡La naturaleza no existe!" esaldia. Beste jakitun batentzat, Bruno Latour, mundua osatua dago giza gauza eta ez-giza gauzekin, horrela hibridoak eratuz natura eta kulturaren artean. Aldi berean gauza biak dira eta bat bera.

Horrenbeste joan-etorriren ondorioz naturari izaera unibertsala eman zaio eta azkenik despolitizatzen da, izan ere, alde batetik natura definitzen da egonkortzera joaten den indar bat bezala eta gizakiak apurtzen duela egonkortasun hori, beste aldetik aldiz natura inpredeziblea da eta guk ezin dugu ezer egin kontrolatzeko.

Guzti hori ikusita ezin zaio naturari definizio zehatz bat ezarri, ezta zer izan behar duen edo norantz doan. Hori dela eta natura ez dela existitzen diote, eta ezin da hortaz politika edo gizartea bertan ezarri edo kontuan izan. Nahiz eta gutxiago kutsatu horrek ez digu ziurtatzen gizarte hobea garenik edota inguru hobea dugunik.


Hemen topa dezakezue artikulua:


No hay comentarios:

Publicar un comentario